Kontsumo Prezioen Indizea

Inflazioa %0,7ra apaldu da otsailean

Erregai merkeagoek eta telefoniako prezioen igoera txikiagoek eraman dute atzera inflazioa %1etik azpira Hego Euskal Herrian.

Gasolindegi bat. LUIS JAUREGIALTZO (FOKU)
Irune Lasa.
2020ko martxoaren 13a
11:07
Entzun

Erregaien prezioaren eragina ekonomiaren sektore guztietara hedatzen da, eta, nola ez, salneurri horietako gorabeherak kontsumo prezioetan ere antzematen dira. Otsaileko KPIan ere igarri dira erregai merkeagoak, baina garraioaren alorrean baino gehiago, etxebizitzaren inguruko prezioetan, batez ere berogailuetarako gasolioaren salneurriarengatik.

Alor horretako prezioak eta komunikazioen sektorekoak izan dira inflazio tasa %1etik behera gelditzeko arrazoi nagusia. Izan ere, otsail honetan iaz baino nabarmen gutxiago garestitu dira telefonia prezioak. Otsailean, Hego Euskal Herriko urte arteko inflazio tasa %0,7an kokatu da; urtarrilean, %1,1ean zegoen.

Herrialdeka, Bizkaiko tasa da handiena, %0,8ra apaldu den arren; Araban eta Gipuzkoan %0,7an gelditu da inflazioa; eta portzentaje apalena Nafarroak du, %0,6arekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.