Kontrol gehiago errepideetan, premiazkoak ez diren bidaiak eragozteko

Bihar jai eguna izanik, besteak beste, herritarrek bigarren etxebizitzetara bidaiak egitea eragotzi nahi du Ertzaintzak. Kontrolak ezartzeaz gain, errepideak ixteko eskumena ere izango dute.

Ertzaintza, Mercedesen Gasteizko fabrikatik irteten. RAUL BOGAJO / FOKU
2020ko martxoaren 18a
09:35
Entzun

Alarma egoera ezartzen duen dekretuaren arabera konfinamendua nork bere etxean egin behar duela gogorarazi du Ertzaintzak, eta nabarmendu debekatuta daudela aisialdirako eta bigarren etxebizitza batera joateko mugimenduak. Horregatik, zubia dela eta, Ertzaintzak eta udaletako poliziek kontrol gehiago ezarriko dituzte errepideetan eta garraio publikoan.

Ez da hori Ertzaintzak hartuko duen neurri bakarra. Komunikatu batean adierazi dutenez, ertzainek aukera izango dute errepideak ixteko eta ibilgailu jakin batzuen sarbideari murrizketak ezartzeko, betiere segurtasun edo osasun publikoko arrazoiak direla medio. Gidariei bidaia justifikatzeko arrazoi bat eskatuko diete, Ā«egiaztatuĀ» daitekeena. Ibilgailuan gehienez bi lagun joan daitezke. Hala egiten denean, bigarren bidaiariak atzeko eskerlekuaren eskuineko aldean jarri beharko du, ezarritako segurtasun distantzia errespetatuz.

Une honetan, alarma egoeraren ondorioz, herritarrak kasu jakin batzuetan bakarrik atera daitezke etxetik: besteak beste, lanera eta osasun zentroetara joateko, eta elikagaiak erosteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.