Suhiltzaileak adinekoen egoitzak garbitzen hasi dira

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako suhiltzaileek garbiketa lanari ekin diote Jaurlaritzak babesteko ekipamenduak eman ondoren

Suhiltzaile bat, Oiongo (Araba) adinekoen egoitza garbitzen, gaur. ARABAKO FORU A
Edu Lartzanguren.
2020ko martxoaren 23a
21:16
Entzun

Koronabirusa zabaltzea moteltzeko, zahar etxeak eta gizarte zerbitzuetako egoitzak garbitzeari ekin diote gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileek.

Normalean basoetako suteak amatatzeko lanean ibiltzen diren taldeek hartu dute euren gain garbiketa lana, Jaurlaritzak babesteko jantziak eman ondoren.

Bizkaiko suhiltzaileek foru aldundiak Leioan duen adinekoen egoitza garbitu dute, eta Balmasedakoa. Gipuzkoakoak Anakako adinekoen egoitzan aritu dira. Han dagoeneko bederatzi kasu diagnostikatu dituzte gaur. Denera 14 adineko gaixotu dira han. Donostiako suhiltzaileek Mons pasealekuko harrera etxe bat garbitu dute.

Arabakoak aldundiaren egoitzen sarrerak garbitzen aritu dira. Atzo, besteak beste, Samaniegon, Zadorran, Txagorritxun eta Lakuan aritu ziren, Gasteizen. Eta gaur, Laudion, Amurrion, Agurainen eta Oionen aritu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.