Dagoeneko 6.965 kasu diagnostikatu dituzte Hego Euskal Herrian

Denera 311 pertsona hil dira, eta 1.023 sendatu dira

jarraia179420.jpg
Edu Lartzanguren.
2020ko martxoaren 28a
13:48
Entzun

Atzo baino 721 kasu gehiago. Araban 1.779 pertsonari diagnostikatu diete COVID-19 gaitza, eta horietatik 345 ospitalean daude. Bizkaian, 2.463 diagnostiko egin dituzte, eta horietatik 994 erietxean daude. Gipuzkoan, positiboak 894 dira (horietatik 290 ospitalean daude). Nafarroan, 1.829 kasu atzeman dituzte izurria zabaltzen hasi zenetik. Horietako 1.087 daude erietxean, 84 zaintza intentsiboko unitateetan. Denera, 6.965 kasu diagnostikatu dituzte Hego Euskal Herrian.

Denera 311 pertsona hil ditu gaitzak Hego Euskal Herrian. Hilgarritasun tasa %4,7 da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Sendatuak ere gero eta gehiago dira: 1.023 denera.

Denera, 14.856 proba egin ditu Osakidetzak, eta horietako 5.136 positibo eman dute, eta 7.529 negatibo. Azterketa gehienak Bizkaian egin dituzte (5.818). Araban 3.262 egin dituzte.

Txagorritxu erietxeak (Gasteiz) du gaixo gehien (344). Han 37 gaixo daude zainketa intentsiboko unitatean. Baina Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) gaixo larri gehiago daude, proportzioan: 268 pertsona daude ospitaleraturik, eta horietako 52 daude zaintza intentsiboko unitateetan. Basurtuko erietxean (Bizkaia) 242 gaixo daude.

Zenbaki bati arreta handiz begiratzen diote egunotan: kasu positibo berriei. Izan ere, hori jaisten hasten denean ondorioztatu ahalko da izurritea geldotzen ari dela, eta laster helduko dela kurbaren beheranzko joera. Martxoaren 25etik 26ra 664 positibo gehiago egon ziren. 26tik 27ra, berriz, 522. Baina kontuz ibili behar da ondorioak ateratzeko. Izan ere, lehen ere gertatu dira halako jaitsierak (martxoaren 22an eta 23an esaterako), eta ondoren inoiz baino gehiago igo da positibo kopurua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.