Argi foku bat da bizilagunen arabera, bart gauean Zaldibarko zabortegian ikusten zen argia

Bart gaueko argazkia, Ermutik ateratakoa. ZALDIBAR ARGITU
2020ko apirilaren 25a
10:13
Entzun

Hasieran sua zela uste bazen ere, Zaldibarko zabortegiaren inguruan bizi diren bizilagunek Zaldibar Argitu plataformari jakinarazi diote bart gauean zabortegian ikusten den argia foku batena zela. Pentsa zitekeen sua zela gauean Zaldibar Argitu plataformakoek sare sozialetan zabaldu duen argazkian ageri zena, behe lainoa baitzegoen, baina ekinbide horretakoek ez du hori baieztatzerik izan, ezta gezurtatzerik ere, BERRIAri azaldu dionez. Bizilagunak, ordea, atzo argia ikusi orduko hurbildu zirela azaldu dio gero Zaldibar Argitu- BERRIAri, eta foku bat zela ondorioztatu zutela.

Edonola ere, Zaldibar Argitu plataformak berak azalpenak eman ditu gaur eguerdian sare sozialetan. Hitzez hitz, hala esan dute: «Zabortegian argitasun handi bat erakusten zuten argazkiak iritsi zitzaizkigun. Konfinatuta gaudenez, ezin izan ginen bertaratu eta zer zen ziurtatu. Horregatik, sare sozialetan ere ez genuen aipatu zer zen argitasun handi hori. Aldiz, baditugu ziurta ditzakegun hainbat kontu: ziurta dezakegu azken asteetan lurrun, bapore, gas edo ke ugari atera dela zabortegitik, airea kutsatzen jarraituz. Ziurtatu dezakegu iturri 'ofizialetatik' informaziorik ez dugula jasotzen. Luizia gertatutakoan ez genuen jaso, eta hurrengo aste eta hilabeteetan ere ez da inolako gardentasunik egon. Ziurta dezakegu Albertok eta Joaquinek bertan jarraitzen dutela. Ziurta dezakegu, era berean, dena argitu arte Zaldibar Argitu plataformak lanean jarraituko duela».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.