Azken datuak

Beheranzko joerak segitzen du, astiro bada ere

Hego Euskal Herria gertu dago 20.000 kutsatuen langa gainditzetik

gotzon hermosilla
2020ko apirilaren 25a
13:47
Entzun

Astiro bada ere, koronabirusaren pandemiak beheranzko joeran segitzen du. Datuen azken eguneratzearen arabera, azken orduetan 446 gaixo berri detektatu dituzte Hego Euskal Herrian: bezperan, 461 izan ziren. Orotara, 19.406 dira orain arte baieztatutako gaixoak pandemia hasi zenetik, eta, beraz, oso gertu dago 20.000 kutsatuen langa. Hildakoak, berriz, 31 izan dira, aurreko egunean baino hiru gutxiago. ZIUn daudenak 654 dira, bezperan baino zazpi gehiago.

Halaber, senda agiria jaso dutenen kopuruak ere segitzen du gora egiten: dagoeneko 10.678 dira Hego Euskal Herrian sendatu direnak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.