18 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, sexu eraso batekin lotuta

Erasoa bart gauean gertatu da, eta emakumeak salaketa jarri ondoren atxilotu dute gizona

Eraso matxisten aurkako protesta bat, Bilbon, urrian. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2020ko maiatzaren 9a
12:54
Entzun

Bart gauean sexu eraso bat izan da Bilbon, eta Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu du. Emakume batek atzo gauean salatu zuen txakurra atera zuenean ezagun batekin egin zuela topo eta lokal batera joan zirela elkarrekin. Gizonak han sexu harremanak izatea proposatu zion, eta, emakumeak ezetz erantzun ostean, gizonak horretara behartu zuela azaldu zion Ertzaintzari emakumeak, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Erasoa salatu ostean, emakumeak goizaldean berriro ikusi du gizon hori etxetik, eta Ertzaintza ohartarazi du. Poliziak inguruetan ibili dira gizona ikusi eta atxilotu duten arte. Aurrekari penalak ditu gizonak, eta Ertzaintzaren esku dago, epailearengana noiz eramango zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.