Pertsona bat hil da sute batean Los Arcosen

Baso batean piztu da sua, eta oraindik ez dute kontrolpean.

jarraia181614.jpg
2020ko maiatzaren 20a
15:18
Entzun

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, sute bat piztu da Los Arcosko baso batean. Pertsona bat hil egin da, erredurek eragindako zaurien ondorioz. Gorputzaren erdia erreta zeukan, eta ospitalera zeramatela hil da.

12:30ean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuetan. Hara joan dira Lizarrako, Lodosako eta Cordovillako suhiltzaileak, eta baita Guardia Zibila ere, baina sutea ez dute kontrolpean oraindik. Guardia Zibilak berak ikertuko du zer dela-eta piztu den sua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.