Euskara

Amonarriz eta Mugika euskararen etorkizunera begira, Gure Esku-ren solasaldian

Koronabirusaren krisiak euskararen egoeran izan duen eragina aztertu dute. Saioa BERRIAn dago ikusgai, osorik.

2020ko maiatzaren 26a
14:42
Entzun

Koronabirusa hedatzea galarazteko itxialdian, Gelditu. Hausnartu. Erabaki solasaldi digitalak antolatu zituen Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak. Bost saio egin zituzten apirilaren 23tik hasita, eta beste bost saioko beste ziklo bat egiten ari dira orain, maiatzaren 14az geroztik. Gaur, Kike Amonarriz soziolinguista eta Euskaltzaleon Topaguneko lehendakaria eta Mertxe Mugika AEK-ko kide eta koordinatzaile nagusi ohia aritu dira, Euskara: etxealditik etorkizunera begira izeneko solasaldian.

Internet bidezko solasaldiotan, bi hizlari elkarrekin hizketan ariko dira, ordu erdiz, eta dagokien gaiari buruz egiten duten egoeraren analisiaz eta euren ustez behar diren aldaketez eta hartu beharreko erabakiez mintzatuko dira. Gaurkoan, euskararen egoeraz, COVID-19aren eraginez eta etorkizuneko erronkez jardun dute.

Solasaldien bigarren zikloko laugarren saioa izan da gaurkoa; azken-aurrekoa, hortaz. Etzi, Klima eta natura: zirt edo zart egiteko unea izeneko gaiaren inguruan arituko dira Ane Zabaleta geologoa eta Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.