hilketa

Gizon bat hil dute Erriberrin, eta haren semea atxilotu dute

Atxilotua bihar edo etzi eramango dute epailearen aurrera, Tafallan.

Guardia zibilak, gaur, Erriberrin, gertaera izandako etxe atarian. BERRIA
2020ko ekainaren 3a
08:12
Entzun

Atzo iluntzean 57 urteko gizonezko bat hil zuten Erriberrin (Nafarroa), bere etxean. Guardia Zibilak haren semea atxilotu zuen berehala: 27 urteko gazte bat. Bien arteko eztabaida baten ondoren hil zuen ustez, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, eta, atxilotu zutenean, mutilak ez zuen aurkako jarrerarik agertu. Merindad de Ultrapuertos kalean izan zen gertaera. Ustezko erasotzailea gurasoekin bizi da, eta haren anaia gazteago bat ere bai. Erriberrikoak bertakoak dira.

Ikerketako iturrien esanetan, M.R.R.-k «objektu gogor» batekin jo zuen aita, 20:30 aldera; dena dela, ez dute baztertzen kolpearen ondorioz erorita hil izana gizonezkoa. Autopsia egingo diote, Iruñean, Nafarroako Medikuntza Institutuan.

Atxilotua Guardia Zibilaren Tafallako (Nafarroa) egoitzan daukate, eta bihar edo etzi eramango dute epailearen aurrera, Tafallako epaitegian, Nafarroako Auzitegi Nagusiak esan duenez.

Jorge Bakaikoa Erriberriko jarduneko alkateak –Maite Garbaio alkatea jarduera etenda dago, arrazoi pertsonal bategatik– Efe berri agentzian adierazi du herritarrak «triste» daudela gertatutakoagatik, eta «ustekabea» izan dela haientzat. Bakaikoak gogoratu du duela bi urte Erriberrin
gizonezko batek gurasoak hil zituela eta bere buruaz beste egin zuela. Herritarrei lasaitasun mezua helarazi die.

Jarduneko alkateak bi eguneko dolua ezarri du gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.