Euskal Eskola Publikoak jai birtualaren egitaraua aurkeztu du

Ekainaren 7tik 12ra egingo dute jaia, eta EHIGEren Youtubeko kanalean ikusteko aukera egongo da.

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurkezpena. EHIGE
2020ko ekainaren 5a
10:18
Entzun

Euskal Eskola Publikoak urtero egin ohi duen jaia birtualki egingo dute aurten. Igandean hasiko da, 12:30ean, jaiaren aurkezpenarekin eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiarekin. Ekainaren 12ra arte, egunero ekintza bat egingo dute, 16:30ean, eta EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen Youtubeko kanalean ikusteko aukera egongo da.

Egitaraua zehaztu dute dagoeneko: astelehenean, Sorgina Txirulina ipuin kontalariaren saioa izango dute; asteartean, Meri, Mari eta Lariren antzerkia; asteazkenean, koreografia, Gora Kaseterekin; ostegunean, magia, Imanol ItuiƱoreki ; eta ostiralean, perkusioa, Mustarekin.

Bastidan (Araba) zen egitekoa jaia, ekainaren 7an. Aurtengoak 29. aldia izan behar zuen, baina EHIGEk adierazi zuen atzeratu egingo zutela, COVID-19ak eragindako egoera dela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.