Ezbeharra

Etxarri Aranazko gazte bat hil da auto istripu batean

Foruzainak, istripua izan den lekuan. FORUZAINGOA
2020ko ekainaren 7a
10:24
Entzun

Bart gauean auto istripu larria izan da Uharte Arakilen (Nafarroa), eta Etxarri Aranazko gazte bat hil da bertan. Gazteak 30 urte zituen, eta, 23:30 inguruan, gidatzen ari zen autoa A-10 Sakanako Autobidetik atera eta istripua izan du. J. J. A. bakarrik zihoan autoan, Guaixe-k jakinarazi duenez.

Aurretik, Altsasuko Foruzaingoak gaztearen desagerpena salatu du haren familiak. Istripuaren berri izan ondoren, foruzainek ikerketa bat hasi dute, zer eta nola gertatu zen jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.