Ezbeharra

93 urteko gizon bat hil da auto istripu batean Zigoitian

Atzo, arratsalde hasieran, gidatzen ari zen autoa errepidetik atera eta irauli egin zen Gopegi eta Murga artean. Ordu batzuk geroago hil da, Santiago ospitalean.

Gopegi, Zigoitian. JUANAN RUIZ, FOKU
2020ko ekainaren 21a
10:24
Entzun

Bart gauean hil egin da atzo Zigoitian auto istripu bat izan zuen 93 urteko gizon bat. 14:29an izan zuen ezbeharra A-3610 errepidean. Mungiarantz zihoala, haren autoa errepidetik atera eta irauli egin zen, Gopegi eta Maurga artean. Gizona ibilgailuan harrapatuta geratu zen, eta suhiltzaileek joan behar izan zuten handik ateratzera.

Zauri larriak izan zituen gizonak, eta anbulantzian eraman zuten Santiago ospitalera, Gasteizera. Ordu batzuk geroago hil da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.