EZBEHARRA

Gidari bat hil da Deban, auto istripu batean

N-634 errepidean izan da istripua. Ezbeharrean lau pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte.

Ezbeharra errepide honetan gertatu da.
Oihane Puertas Ramirez.
2020ko uztailaren 13a
11:47
Entzun

41 urteko gizonezko bat hil da Deban (Gipuzkoa) auto istripu batean. Ezbeharra bart gertatu da, 22:00 aldera, bi autok elkar jota. Istripuan 33 eta 43 urte bitarteko lau gizonezko zauritu dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu ziren, eta suhiltzaileek atera zituzten haietatik. Auto bateko gidaria hil egin zen, eta beste autoan zihoazen lau gizonezkoak zauritu egin ziren. Zaurituak ospitalera eraman zituzten.

N-634 errepidea itxi egin zuten Deba aldean, eta zirkulazioa 01:45 aldera berrezarri zuten.

Atzo beste gizonezko bat hil zen Diman (Bizkaia), beste auto istripu batean.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.