Autobus batek su hartu du Zuraiden

Kolegioko ikasleak garraiatzen ari zen, baina gidariak denak atera ditu eta ez da nehor zauritu.

Zuraiden (Lapurdi) su hartu zuen autobusak, atzo arratsaldean. OIHANA DAGERRE, EUSKAL IRRATIAK.
2020ko irailaren 15a
12:03
Entzun

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Zuraiden (Lapurdi), autobus batek su hartu zuen, kolegioko dozenaka ikasle garraiatzen zituela. Gidaria fite ohartu zen suteaz, eta haur guztiak kanpora atera zituen berehala. Nehor ez zen zauritu, eta gurasoak haurren xerka etorri ahal izan ziren segidan.

Sutea itzaltzen entseatu zen gidaria, baina ez zuen lortu, eta autobus osoa kiskali zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.