Mugikortasun elektrikoa

Urriaren 20tik aurrera eskatu ahalko dira Moves programako laguntzak

Besteak beste, energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuentzako laguntzak ematen ditu Moves programak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EEEk kudeatuko ditu 4,5 milioi euroko laguntzak.

Auto elektriko bat, kargatzeko unean. PACO CAMPOS / EFE
Irune Lasa.
2020ko irailaren 16a
13:49
Entzun

Gasolinarik edo dieselik erabiltzen ez duten ibilgailuak erosteko Moves programako laguntzak datorren urriaren 20tik aurrera eskatu ahalko dira, eta, norbanakoek ekainaren 17az geroztik erositako ibilgailuentzat, atzerako eragina izango dute. Energiaren Euskal Erakundeak kudeatuko ditu laguntza horiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 

Guztira 4,5 milioi euro izango dira laguntzetan. 2,2 milioi euro energia alternatiboez elikatutako ibilgailuen erosketarako; 1,8 milioi euro ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneen ezarpenerako; 226.200 euro bizikletak mailegatzeko sistemen ezarpenerako; eta 452.400 euro lantokietako mugikortasun iraunkorraren aldeko neurrientzako. 

Ibilgailuei dagokienez, Moves programak gas naturala edo GLP (autogasa) erabiltzen duten ibilgailuak laguntzen ditu, baita era desberdinetan energia elektrikoa erabiltzen dutenak ere, eta hidrogenoz dabiltzanak ere bai. Laguntzak desberdinak izango dira ibilgailuak darabilen energiaren arabera, eta baita eskatzailearen arabera ere, partikularrak, autonomoak, erakunde publikoak edo enpresa handiak diren kontutan hartuz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.