BIHAR BERRIA-N

Jasangarritasuna oinarri duen ehungintza

Moda etikoak ehungintza jasangarriaren aldeko apustua egiten du. Arropa ekoizpen gardena eta geldoa aldarrikatzen dute eredu horren aldeko diseinatzaileek. BERRIAk gai horri buruzko erreportaje bat kaleratuko du bihar, Bizigiro sailean.

jarraia187404.jpg
Uxue Gutierrez Lorenzo.
2020ko irailaren 25a
14:32
Entzun

Ehungintza da munduan gehien kutsatzen duen bigarren industria, petrolioaren atzetik. Are, multinazionalek langileen esplotazioan oinarritutako eredua sustatzen dute. Masan produzitzen dute, ahalik eta eskulan merkeena eskuratuta. Horrela sortzen dituzte arropa oso merkeak, herritarrengan erosi eta bota dinamika txertatuz. Eredu horri kontra egiteko asmoz jaio da moda etikoa.

Euskal Herrian ugaltzen ari dira moda etiko edo jasangarria aurrera eraman asmoz sortutako marka eta proiektuak. Xinta Minta, Modu Bat, Minusse Clothing eta Luma proiektua dira adibideetako batzuk. Marka horien sortzaileek prozesuaren gardentasuna aldarrikatzen dute eta material jasangarriak erabiltzen dituzte. Horrez gain, langileen lan baldintza duinak bermatzen dituzte arropak sortu bitarteko urrats guztietan.

Moda etikoaren inguruan jarduteaz gain, bestelako gaiak ere landuko dira biharko Bizigiro sailean. Etxean dantza egin ahal izateko eskola birtuala jarri du martxan Aiko taldeak. Interneteko eskolaren zehaztapenak jasoko ditu erreportaje batek biharko gehigarrian.

Zinema estreinaldiei dagokionez, Pablo Agueroren Akelarre filmaren berri emango du Amaia Igartuak. Pelikulak sorgin ehiza du hizpide. Telesailen atalean, Dennis Kelly sortzaile britainiarraren The Third Day aurkeztuko du Mikel Yarzak. 2013an, Utopia telesailak egin zuen ezagun Kelly.

Gastronomia atalean, berriz, Hernaniko (Gipuzkoa) Fagollaga jatetxeko Ixak Salaberria sukaldaria bere nahiz jatetxearen ibilbideaz eta bilakaeraz jardungo da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.