Meñika: "Estatuaren apustuaren azken maila da hau"

2007ko urtarrilaren 19a
15:28
Entzun
Ibon Meñika da Espainiako Auzitegi Gorenak zigortu duen bat eta gaur, Gorenaren erabakia jakin ondoren, BERRIAri esan dion "oso larria" dela erabakia. "Ez bakarrik gazte erakundeentzat; Euskal Herriarentzat da. Izan ere, erabaki honek jurisprudentzia ezarri du eta eragin handia izan dezake beste kasu batzuetan: 18/98, Batasuna...".

Haika-Segi auzia-n Gorenak hartu duen erabakia, "Espainiako Estatuak eta Gobernuak egindako apustuaren azken maila da".

Meñikak PSOEri eta Espainiako Gobernuari dei egin die "gatazka politikoa konpontzeko, modu demokratikoan" eta Gorenaren erabakiak "zentzurik ez" duela uste du, "ez atzo, ez gaur, ez bihar".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.