Pilota

Agirrek eta Albisuk badute zeresana

22-14 irabazi diete Jakari eta Zabaletari, eta Binakako Txapelketako finalerako sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute.

ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 3a
22:59
Entzun

Gogorra izan da astea Baikoko pilotarientzat. Hamabi greba egun egingo dituztela iragarri dute. Kantxan, ordea, albiste ona jaso dute. Izan ere,  bi enpresakidek, Agirrek eta Albisuk, garaipena lortu zuten Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. 22-14 hartu dituzte mendean Jaka eta Zabaleta, eta hala aukerekin segitzen dute finalean egoteko. Aspekoak, berriz, apenas dute aukerarik.  Garaileek Ezkurdiaren eta Martijaren aurka izango dute jokoan finalera sailkatzeko aukera.

Koronabirusaren pandemiak eragindako itxialdiaren aurretik jokatutako lehen jardunaldian, bi bikoteek galdu egin zuten. Horrenbestez, kale edo baleko neurketa izan da bientzat. Jaka eta Zabaleta ziren faborito, eta 2-0 aurreratu dira, Albisuk galdutako bi piloten ondoren. Partida hasiera ez da ona izan. Zabaletari kosta zaio norgehiagokan sartzea, eta lehen tantoetan Albisuk agindu egin zuen. Hori baliatu zuen Agirrek hainbat tantotan ausart jokatzeko. Atzoko lehian hori egin behar zutela garbi zuen Baikoko bikoteak, eta hala jokatuta 3-6 aurreratu ziren.

Agirre hasierako urduritasunak bazterrean uzten joan da. Lasoren ordez aritu da, Baikok kontratua eten ziolako, eta esana zuen ez zela egoera erosoa beretzat, Lasoren oso laguna baita. Zabaletak ez zuen lortzen pilota luze jotzea, eta Jakak ezin zuen nahi beste jokoan sartu. Ezker horman utzitako pilota batekin bost tantoren aldea lortu dute Agirrek eta Albisuk: 10-5.

 Zabaleta, ordea,  neurketan sartzen hasi da, eta gorriz jantzitako bikoteak eskertu zuen.  an erdietan hiru tantoren aldea zuten Agirrek eta Albisuk: 11-8. Ederra ida zen haien hamabigarren tantoa, laugarren koadrotik boleaz jo du Albisuk, baina Jakak ezin izan du jaso. Atzetik joanda, beste zerbait behar zuten gorriek partida iraultzeko. Neurketa aurrera joan ahala, tantoak amaitzea gero eta gehiago kostatu zitzaien bi bikoteei. Hasiera batean, finago aritu dira Jaka eta Zabaleta lan horretan, eta Agirrek ez zuen asmatzen. 12-11 ere jarri dira galtzaileak, eta bazirudien partidari buelta emateko moduan izango zirela.

Baina ez da horrela izan. Agirrek eta Albisuk ondo estutu dituzte  hortzak, eta berdin jarraitu dute  lanean. Albisuk atzeko koadroetan sendo, eta kantxa ondo betez, eta Agirre bere aukerak baliatzen aurrean. Hura izanda partidako onena. 11 tanto egin ditu, eta bi baino ez galdu. ixkanaka aldea areagotzen joan dira urdinak, Zabaletak egindako pare bat akats baliatuz. Ederrak izan dira  garaileen azken bi tantoak. Agirrek egin ditu, bata pilota txokoan utzita, eta bestea horma bikoa eginda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.