Eibar 1-0 Betis

Lehena poltsikora

Eibarrek 1-0 garaitu du Betis, mailarik gorenera iritsi berritan.

Eibarren eta Betisen arteko partida, atzo. @SDEIBAR
2020ko urriaren 5a
10:55
Entzun

Eibarrek ezin hobeto hasi du denboraldi berria. Lehen mailara itzuli berritan, 1-0 garaitu du Betis. Hala, bosgarren postuan amaituko du aurrenengo jardunaldia. 

Partidaren hastapenetan, Betisek hartu zuen partidaren gidaritza. Sevillako taldeak ez zuen, ordea, ate aurrean asmatu. Lehen zatia golik gabe amaituko zela zirudienean, ordea, Jujubak Betisen ate barrura jaurti zuen baloia. 44. minutua zen, eta armaginak aurretik amaitu zituzten lehen 45 minutuak. Bigarren zatian, berriz, markagailuari eusteko adina indar erakutsi zuten gipuzkoarrek atzean, eta Betisek ezin izan zuen partida berdindu.

Eibar: Malena, Queralt, Esti, Llompart (Puyi, 90. minutuan), Ruth (Ane Campos, 90), Adule (Kgatlana, 68), Mar Torras, Arola, Jujuba, Sara N. (Honoka, 79) eta Sheila.

Betis: Meline, Nuria, Ana Gonzalez, Dorine, Medina (Otermin, 69), Eva Llamas (Abam, 69), Ana Hernandez, Rosa Marquez, A. Salvador, Altuve eta Mari Paz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.