Sevilla 0-2 Athletic

Athleticek Sevillari irabazi dio

Lucia Garciak bi gol sartu ditu partidaren lehenengo zatian. Bigarren zatia bizia izan da, eta bi taldeek izan dituzte aukerak.

2020ko urriaren 11
15:20
Entzun

Athleticek berehala hartu du aurrea markagailuan, Nekane Diezek egin duen jokaldi bati esker. Hark Lucia Garciari egin dio asistentzia, eta Garciak ez du hutsik egin. Bosgarren minutua zen. Ondoren, Sevilla saiatu da aurre egiten, baina Bilboko taldeak partida erabakita utzi du atsedenera joan aurretik, 38. minutuan, Garciaren beste gol batekin. Zelaiaren erdian hasi dute jokaldia, eta Leyre Monentek egin dio asistentzia.

Claudia Pina zelaira atera du Sevillak, eta hari esker indar handiagoz ekin dio bigarren zatiari. Izan dituzte gol aukera batzuk Zenatha Colemanek, Toni Paynek eta Isabella Echeverrik, baina Andrea de la Nava atezainak lan ona egin du haiek jaurtiketak gelditzen.

Partidaren azken jokaldietan, bi taldeak aurrera eta atzera aritu dira korrika, eta bi taldeek izan dute golen bat egiteko aukera. Athleticek hobeto jokatu du, dena den, eta harena da garaipena. Sevillan irabazita, taldeak sei puntu ditu ligan, jokatutako bi partidak irabazita, eta lasai dago sailkapenaren goikaldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.