Deportivo 0-2 Reala

Realak irabazi egin du ligako estreinako partida

Tejadak sartu du lehenengo gola, eta Barbarak bigarrena. Quiñonesek Deportivoren penalti bat gelditu du.

Reala nagusitasunez aritu da partida osoan. DEPORTIVO
2020ko urriaren 11
15:35
Entzun

Realak irabazi egin dio Deportivori Espainiako Ligan denboraldi honetan jokatutako lehenengo partida. Lehenengo zatian erabaki dute partida, Reala hobeto aritu baita Deportivo baino. Partida hasi eta ordu laurdenera sartu du Realak lehenengo gola, Nuria Rabanoren erdiraketa bat Tejadak errematatuta.

Noelia Bermudez Deportivoko atezainak lortu du gol aukera batzuk ezereztea, eta Deportivok ia partida berdindu du Stephannie Blancok urrunetik egindako jaurtiketa batekin. Baloiak langa jo du. Realak, baina, beste gol bat sartu du atsedenaren aurretik. Barbarak aurrez aurre garaitu du Bermudez.

Deportivok hobera egin du bigarren zatian, baina penalti bat botata ere ez dute golik sartzea lortu. Atheneari egindako penaltia bota du Pekek, eta Quiñones atezainak hartu du baloia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.