Tenisa

Nadalek Roland Garros irabazi du, eta Federer berdindu Grand Slametan

Aise irabazi dio Djokovici Parisko finalean (6-0, 6-2 eta 7-5), eta hamahirugarren Roland Garros txapelketa lortu du. Federerren marka historikoa berdindu du: hogeina Grand Slam dituzte.

Nadal, pozez, Parisko zelaian. IAN LANGSDON / EFE
2020ko urriaren 12a
09:07
Entzun

Rafael Nadalek egun biribila izan zuen atzo Parisen. Bere ehungarren garaipena lortu zuen Roland Garros lur zanpatuko txapelketan, hamahirugarren titulua eskuratu zuen han, eta hogeigarren Grand Slama. Novak Djokovicen aurka jokatu zuen finala, eta serbiarrak ez zuen ezer egiterik izan Nadalen nagusitasunaren aurrean. Bi ordu eta 41 minutu iraun zuen partidak.

Lehen setean 6-0 egin ondoren, Djokovicek bere jokoa berreskuratu zuen tarteka, baina bi jokalarien artean alde handia egon zen partida osoan. 6-2 amaitu zuten bigarrena, eta 7-5 hirugarrena.

Nadalen garaipena, gainera, berezia izan da, Roger Federer jokalariaren marka berdindu duelako. Orain arte, hura zen gizonezkoen tenisean txapelketa handi gehien irabazi duen jokalaria: hogei. Aurretik, hiru emakume dituzte: Steffi Graf (22), Serena Williams (23) eta Margaret Court (24).

Egun, Djokovic da lehena ATP Gizonezko Tenislari Profesionalen Elkarteko sailkapenean. Nadal bigarrena da, eta Federer, hirugarrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.