Txirrindularitza

Jumbo Vismak eta Mithcelton Scottek Giroa utzi dute koronabirusarengatik

Zortzi kasu agertu dira antolakuntzak egindako PCR probetan. Tartean Kruijswij eta Matthewsena. Bi txirrindulariek proba utzi dute.

ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 13a
13:32
Entzun

Tourrean gertatu ez bezala, koronabirusa eragina izaten ari da Italiako Giroan. Bi taldek, Mithcelton Scottek eta Jumbo Vismak, lasterketa utzi dute. Atseden eguna baliatuz antolakuntzak 571 PCR proba egin ditu, eta zortzi positibo azaldu dira. Horietatik bi txirrindularienak izan dira: Steven Kruikswijena (Jumbo Visma) eta Michael Matthewsena (Sunweb). Hala, bi txirrindulariek lasterketa utzi dute. Beste kasuak taldeetako langileenak dira. Besteak beste, AG2Rn eta Ineosen argertu dira positiboak.

Kruikswij lasterketa irabazteko  hautagaietako bat zen..Liderrarengandik 1.24ra zegoen sailkapen nagusian. "Penatuta" dagoela azaldu dute taldeko ordezkariek, Izan ere, ez du sintomarik. Ezta Matthewsek ere.

Mitcheltonen, ostiralean, Simon Yatesek utzi zuen lasterketa. Baina kasu gehiago agertu dira taldean, eta horregatik hartu du erabakia. Honela jakinarazi du: "Zoritxarrez taldean positibo kasu gehiago ditugu, eta gizartearekin, lasterketarekin eta gure txirrindulari zein langileekin dugun ardura tarteko, Giroa uzteko erabakia hartu dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.