Baheketa selektibo bat egingo dute Azpeitian

Azken egunetan atzemandako positibo kopuruaren gorakada da arrazoia. 17 eta 40 urte arteko herritarrei egingo diete proba.

Azpeitia, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
2020ko urriaren 13a
17:26
Entzun

Gasteizko Sansomendi auzoan eta Azkoitian (Gipuzkoa) egin bezala, baheketa bat egiten hasiko dira Azpeitian (Gipuzkoa) ere. Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, azken egunetan COVID-19aren positibo kopuruak gora egin ostean. Azken orduetan, hemezortzi positibo baieztatu dituzte herrian, bezperan baino hamar gehiago. Hala, 71 dira azken astean baieztatutako positiboak. Halere, aurrez eginiko baheketetan bezala, parte hartzea ez da derrigorrezkoa izango.

Ostegunean hasiko dira PCR probak egiten. Bada, ordea, aldaketa bat, Azkoitian eta Sansomendin eginikoekin alderatuz gero. Kasu honetan, 17 eta 40 urte arteko lagunei egingo dizkiete probak, eta ez 60 urte bitartekoei. Horren arrazoia da kasu gehienak adin tarte horietakoen artean atzeman direla, Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaile Ignacio Garitanoren esanetan.

Azkoitian, 3.069 emaitza jaso dituzte prozesu horren bidez, eta 35 positibo detektatu. Sansomendin, berriz, eskuratu dituzten 1.846 emaitzetatik 18 dira positiboak. Azken kasu horretan, bizilagunek ostiralera arteko epea izango dute Lakuako gizarte etxera joan eta PCR proba egiteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.