N-121-A errepidea

Pertsona bat hil da istripu batean, Almandozen

Istripua izan dute auto batek eta kamioi batek, eta autoaren gidaria hil da. Beste pertsona bat zaurituta eraman dute ospitalera.

Almandozko tunela (Nafarroa). JON URBE / FOKU
2020ko urriaren 14a
16:26
Entzun

Kamioi baten eta auto baten istripua gertatu da gaur eguerdian N-121-A errepidean, Almandozen (Nafarroa), eta autoaren gidaria hil egin da. Autoan beste pertsona bat ere bazegoen, eta «oso larri» zaurituta eraman dute Nafarroako ospitalera. Anbulantziak, suhiltzaileak eta inguruko medikuak joan dira istripua gertatu den tokira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.