Hego Euskal Herrian oraingoz ez dute etxeratze agindua ezarriko

Lurraldeen Arteko Osasun Kontseiluaren bileran, autonomia erkidego gehienak agertu dira neurri hori Espainiaren menpeko lurralde guztietan aplikatzearen alde

Herritarrak, PCR proba egiten, Ordiizian (Gipuzkoa). GORKA RUBIO
gotzon hermosilla
2020ko urriaren 22a
19:18
Entzun

Espainiako Osasun ministro Salvador Illak azaldu duenez, Lurraldeen Arteko Osasun Kontseiluaren bileran adostasun handia egon da Espainiaren menpeko lurralde guztietan ekiinbide komunerako esparru bat ezartzeko komenigarritasunaren inguruan. Onartutako dokumentuan, autonomia erkidego guztietarako esparru bat ezartzen da, lau alerta maila, arriskua baloratzeko zenbait irizpide, eta maila bakoitzean har litezkeen neurrien zerrenda ere. Euskal Autonomia Erkidegoa ez da plan bateratu horrekin ados agertu eta abstenitu egin da, Madrileko Erkidegoak egin bezala.

Etxeratze agindua ezartzeko egokitasunaren inguruan ere adostasun handia egon da, Illak esan duenez, baina neurria ez dute berehalakoan hartuko, lehenago horren inguruko lege segurtasuna bermatu nahi dutelako eta zehatz-mehatz jakin zein den horrelako neurri batek beharko lukeen legezko euskarria. Espainiako Gobernuaren ustez, etxeratze agindua ezartzeko ezinbestekoa da alarma egoera indarrean egotea, baina autonomia erkidego batzuk ez daude prest horretarako.

"Egoera kezkagarria da", esan du Illak, "eta oso aste gogorrak datoz. Bigarren olatua ez da mehatxua, errealitatea baizik. Adi egon behar dugu".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.