Bilaketa

Onik topatu dute Artikutza inguruan galdutako gizona

Gizonezkoa, 73 urtekoa, atzo galdu zen, onddo bila ari zela.

Artikutzako basoa. JON URBE / FOKU
2020ko urriaren 23a
22:43
Entzun

Atzo SOS Deiak zerbitzuari 20:00 aldera desagertze baten berri eman zioten Oiartzunen (Gipuzkoa). Emakume batek hots egin zien eta esan senarra onddo bila atera zela atzo, eta ez zela etxera itzuli. Artikutzako parke naturalean hasi ziren haren bila Ertzaintza, suhiltzaileak, DYA eta basozainak, inguru hartara joan baitzen gizona (Oiartzun eta Nafarroako Goizueta artean). 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gauean hasi dira gizona bilatzeko lanean, hark mendira hurbiltzeko ibilgailua utzi duen tokitik, eta, azkenean, goizaldean topatu dute, onik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.