Txirrindularitza

Geogheganentzat loria Giroan

Ineoseko txirrindulariak 39 segundo atera dizkio azken erlojupekoan Jai Hindleyri, eta lasterketa irabazi du. Pello Bilbao bosgarren izan da azkenean.

ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 26a
12:53
Entzun

Bukatu da inoizko amaiera parekatuena izan duen Giroa, eta Tao Geogheganentzat izan da azken elastiko arrosa preziatua. "Sizliatik irten ginenean, ez nuen sekula pentsatuko Giroa irabaziko nuenik. Beti egin dut amets halako lasterketa handi batean lehen hamarren artean sailkatzearekin. Baina irabaztea izugarria da". Hunkituta eta pozik mintzatu da britaniar txirrindularia. Pello Bilbao bosgarren izan da.

Azken erlojupekoan 39 segundo atera dizkio Geogheganek Tai Hindley (Sunweb) bigarren sailkatuari. Biak denbora bera eginda iritsi dira etapa erabakigarrira. Lehen hiru kilometroetan denbora bera egin dute, baina helmugarako geratzen ziren hurrengo 12 kilometroetan aurreikuspenak bete ditu Geogheganek. Bera zen faborito. Aurretik hamar erlojupekotan neurtu zituzten indarrak biek, eta zortzitan Ineosekoa izan zen nagusi. "Kirol zuzendariak erlojupeko guztian esan dit denbora ateratzen ari nintzela. Amaiera aldera, aipatu dit ez arriskatzeko, eta orduan jabetu naiz gauzak benetan ondo zihoazela". Ineosek poz bikoitza izan du, etapa Fillippo Gannarentzat izan baita.

Geoghegan pixkanaka joan da landuz bere kirol ibilbidea. 10 urte bete arte, futbola zuen gustuko. Arsenalen zalea da, eta atezain izatea zuen gustuko. Baina, gero, eskularruak bizikletarengatik aldatu zituen. Pazientzia izan du profesionaletara igotzeko. 23 urtez azpiko mailan zenean ez zen itsutu, eta une erabakigarrian eman zuen pausoa

Giroan, Pello Bilbao izan da lehen euskal herritarra, bosgarren. "Azken unera arte sinetsi dugu podiuma lortzea posible zela. Ez dugu lortu, baina garaipen bat balitz bezala ospatuko dut. Harro nago Tourrean eta gero Giroan halako maila ona eman dudalako. Helburuak bete ditut, eta eskertuta nago taldeari", adierazi du Bahraineko txirrindulariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.