Lanpostu publikoak

Lau urtean 3.200 lanpostuko lan eskaintza publikoa egiteko asmoa du Bildarratzek

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak urtero lan eskaintza publiko bat egin nahi du. Legealdiko ildo nagusiak ezarri dituzte.

Jokin Bildarratz, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR, / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2020ko urriaren 28a
17:44
Entzun

Hurrengo lau urteetarako ildo nagusiak azaldu ditu Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordean. Irakasleen egonkortasuna bermatzea izango da helburuetako bat. Horretarako, urtero lan eskaintza publikoa egiteko asmoa duela ziurtatu du, eta 3.200 lanpostu eskaini nahi dituztela.

Digitalizazioari ere garrantzia eman nahi dio Bildarratzek gidatzen duen sailak, eta helburu nagusia zein den jakinarazi du: ikastetxe guztiek digitalizazio plana edukitzea.

Horrez gain, ikasle guztien «ekitatea eta aukera berdintasuna» bermatze aldera, Bildarratzek azaldu du urtero 100 milioi euro erabili nahi dituztela. Eta, haren hitzetan, Ikastetxeetan 300 milioi euroko inbertsioa egitea ere espero dute, eta 250 ekintza egiteko asmoa erakutsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.