Gipuzkoako egoitzetan lau egoiliar hil dira

Hildakoak Donostiako bi zahar etxetako eta Zumarragako Argixaoko egoiliarrak ziren. Tafallako Nuestra Señora de la Caridad zahar etxean, 67 egoiliarretatik 22 kutsatu egin dira.

Tolosako Iurreamendi adinekoen egoitza. JON URBE / EFE
2020ko urriaren 28a
19:25
Entzun

Gipuzkoako Diputazioak jakitera eman duenez, lurraldeko zaharren egoitzetan adineko lau lagun zendu dira azken orduetan: Alai-Etxe (Donostia) zentroko erabiltzaile bat, Lamourouseko (Donostia) beste bat eta Argixaoko (Zumarraga) bi pertsona. Heriotza horiez gain, adineko egoitzetan DYArekin batera egiten ari diren probetan beste zazpi positibo agertu dira, eta, dagoeneko, 74 kasu positibo daude. Halaber, adinekoen artean, 84 pertsona sendatu egin dira.

Nafarroan, Tafallako Nuestra Señora de la Caridad zahar etxean, 67 egoiliarretik 22 kutsatu egin direla azaldu du Gobernuak. Positibo eman dutenak lehen solairuan dituzte bakartuak, eta bigarren solairuan dira gainerakoak, beren logeletan sartuta.  Urriaren 13tik ezin da zahar etxeetan bisitarik egin, salbuespen handiko egoerak salbuespen, baina birusak sartzea lortu du. Egoiliar guztiei PCR proba egitea erabaki du gobernuak.

Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak gizarteari dei egin dio arduraz jokatzeko, norberaren jarrerek ondorio larriak izan baititzake adinekoen artean. Ez soilik kutsatu egin daitezkeelako, baizik eta pandemiari aurre egiteko ezartzen ari diren neurriek ondorio gogorrak dituztelako. Tafallako zahar etxe horretan, adibidez, erabiltzaileak bakartuta daude, bakoitza bere logelan. BERRIAk jakin duenez, erabiltzaileetako batzuek ez dute egoera ulertzen, eta oihuka hasten dira logelatik atera nahirik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.