Jaurlaritza neurri murriztaileagoak ezartzea aztertzen ari da

Urkulluk onartu du pandemiaren garapena «larria» dela, eta iragarri du aztertzen ari direla gaueko aisialdian, kirolean eta hezkuntzan neurri murriztaileagoak ezartzea.

Iñigo Urkullu lehendakaria legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. ADRIAN RUIZ DE HIERRO/ EFE
2020ko urriaren 30a
10:56
Entzun

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, koronabirusari buruz hitz egin du gaur Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egindako galdera banari erantzunez. Urkulluk aitortu egin du izurriaren egungo egoera «larria» dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta atea ireki dio neurri murriztaile gehiago hartzeari. Gaineratu du Eusko Jaurlaritza une oro ari direla ebaluatzen aste hasieran hartutako neurrien eragina, eta izurriaren garapenaren arabera ez dutela baztertzen bestelako neurri batzuk hartzea, hala nola gaueko aisialdia gehiago mugatzea, ariketa fisikoari eta kirol jarduerei muga gehiago jartzea, hezkuntzako goi zikloetan irakaskuntza ez-presentziala ezartzea eta konfinamendu «zorrotzagoak» abiatzea. Hala ere, azpimarratu du Jaurlaritzaren asmoen artean ez dagoela herritarrak berriro etxean konfinatzea: «Azken alternatiba da dena ixtea eta herritarrak konfinatzea». Lehendakariaren esanetan, herritarrak berriro konfinatzea erabakirik «errazena» izango litzateke, baina gisa horretako erabakiak hartzea saihestu behar da, pandemiaren lehen olatua «oso gogorra» izan zelako. Kutsatzeak gutxitzea ezinbestekoa dela esan du, eta herritarren «konpromisoa» eskatu du horretarako, «bai maila pertsonalean, bai kolektiboan». Azken neurri horretaz ez baliatzea espero badu ere.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.