istripua

Gizon bat hil da Artikutzan, zuhaitzak mozten ari zela

Artikutzan gertatu da, gaur goizean.

Artikutzako basoa, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
2020ko azaroaren 7a
13:33
Entzun

Oiiartzungo (Gipuzkoa) 58 urteko gizonezko bat hil da, zuhaitzak mozten ari zela, Artikutzan, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugan. Larrialdi zerbitzuek 09:00ak aldera izan dute ezbeharraren berri, eta bi lurraldeetako suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu dira eremura. Enbor bat gainera erori zaio, eta osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin. Helikopteroan eraman dute gorpua Donostiara. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Ez dute argitu lan istripua izan ote den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.