Etxebizitza

Irailean eten egin da etxebizitzen salmenta

Urtea hasi zenetik %18,7 egin dute behera salerosketek. Etxebizitza berrietan nabaritu da gehiago jaitsiera.

Etxebizitza bat salgai, Iruñean. IñIGO URIZ (FOKU)
jokin sagarzazu
2020ko azaroaren 12a
12:03
Entzun

Udan izandako hazkundea eten egin da eta berriz ere atzera egin du etxebizitzen salmentak Hego Euskal Herrian, INE Espainiako estatistika erakundek ostegun honetan emandako datuen arabera. Azken bost urteetako irailik txarrena izan da, gainera. Iazkoarekin alderatuta, %23,3 gutxitu dira salerosketak: 490 etxebizitza gutxiago.

Urtea hasi zenetik, berriz, %18,7 egin dute behera, iazko urteko epe berarekin alderatuta. Etxebizitza berrien merkatuan nabaritu da gehien jaitsiera: aurreko irailean baino %30 gutxiago. Hamar puntu gutxiago bigarren eskukoetan

Udaberriko konfinamenduan erdira gutxitu ziren salerosketak, bereziki bulegoak itxita egon zirelako eta bisitarik ezin zelako egin; ekainean, apaldu egin zen kolpea (%15,9koa izan zen erorikoa), eta uztailean eta abuztuan gorantz egin zuen. Irailean, baina, berriz egin du atzera, indar handiz gainera, eta baliteke joera hori datozen hilabeteetan sendotzea, osasun krisiaren ondorio ekonomikoen arabera.

COVID-19aren pandemiak indartu egin du etxebizitza merkatuaren beherakada, 2019. urtean hasitakoa. 2009ko krisiaren ondoren, etxebizitzen merkatuak etengabe egin zuen gora. 2011ko datuekin alderatuta, %24,3 hazi zen iaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.