Istripua

Elorrion 79 urteko emakume bat hil zuen gidaria atxilotu dute

Emakumea harrapatutakoan alde egin zuen 21 urteko gazteak, baina azkenean bere burua entregatu zuen Ertzaintzaren Galdakaoko komisarian.

Ertzaintzaren Galdakaoko komisaldegia. BERRIA
2020ko azaroaren 12a
12:36
Entzun

Bart gauen atxilotu zuten 21 urteko gaztea, Elorrion (Bizkaia). Gaueko hamarrak inguruan, 79 urteko emakume bat harrapatu zuen, eta ibilgailua bertan utzita korrika alde egin zuen handik. Emakumea geroxeago hil zen.

Azkenean, ordea, Ertzaintza bere bila zebilela jabetu zenean, bere burua entregatu zuen Galdakaoko komisarian. Gazteak aitortu zuen bera zela autoaren gidaria, eta atxilotua izan zen zuhurtziarik gabe gidatzeagatik eta emakumeari ez laguntzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.