Bizkaiko ostalariak: «Bidegabekeriaren parte bat erreparatu dute neurri berriekin»

Kexu dira «afari zerbitzua» ezin izango dutelako eman, eta nabarmendu dute arazoak «bere horretan» jarraitzen duela.

Ledesma Bilboko kaleko tabernari bat terraza atontzen. ARITZ LOIOLA / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko abenduaren 10a
11:44
Entzun

Bizkaiko ostalarien elkartearen iritziz, jasaten ari ziren «bidegabekeriaren» parte baten «erreparazioa» da Labiren aholku batzordeak euren jardunari jarritako mugak leundu izana. Hector Fernandez elkarteko presidenteak begi onez hartu ditu aldaketak, baina nabarmendu du ez direla aski: «Arazoak bere horretan dirau. Sektoreak lan egin beharra dauka, eta negozioek fakturatzeko beharra dute, krisia oso gogorra delako».

Larunbatetik aurrera ostalariek terraza zerbitzua eman ahal izango dute kanpoan; lokalaren barruan, aldiz, mugak izango dituzte: edukieraren erdia, eta bezero guztiak eserita. Muga zorrotzena, dena den, ordutegian dute, 20:00etan itxi beharko baitute. Sanchez kritiko mintzatu da ordutegiarekin: «Jatetxeetako bi zerbitzuak salbatzeaz hitz egin genuen, bazkariak eta afariak, baina ezin izan ditugu afariak lortu». Azaldu duenez, tabernetako barretan eserita kontsumitu ahal izatea eskatu zuten, baina eskaera hori ere ukatu egin zaie.

Bizkaian herri guztietako ostalaritza negozioek ireki ahalko dute, Ermukoek eta Arrigorriagakoek izan ezik. Bi herri horietan azken hamalau egunetan pilaturiko intzidentzia 500 kasutik gorakoa da 100.000 biztanleko.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.