Beste 525 kasu Hegoaldean, eta positibo tasa %4,9an

Handitu egin da berriro positiboen kopurua: bezperan baino 121 kasu gehiago atzeman dituzte.  

PCR testak egiten laborategi batean. LUIS JAUREGIALTZ/ FOKU
Edurne Begiristain.
2020ko abenduaren 15a
10:01
Entzun

Berriro egin du gora COVID-19aren positibo kopuruak Hego Euskal Herrian: azken orduetan 10.606 proba diagnostiko egin dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (PCR eta antigeno testak), eta horietatik 525k eman dute positibo. Aurreko eguneko kopurua baino handiagoa da hori; zehazki, 121 kasu gehiago dira. Hala ere, kontuan hartu behar da proba diagnostiko gehiago egin zirela atzo igandean baino: hain justu 3.884 PCR eta antigeno proba gehiago egin ziren. Horiek hala, positibo tasa %4,9koa da orain Hego Euskal Herrian.

Herrialde guztietan egin dute gora positiboek. Arabak erregistratu du positibo kopururik apalena: 95, bezperan baino 24 gehiago. Nafarroan 102 atzeman dituzte (34 gehiago); Gipuzkoan, 147 (32 gehiago); eta Bizkaian, 176 (31 gehiago).

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, oraintxe 596 daude ospitaleratuak COVID-19 gaitzarekin, bezperan baino 36 gutxiago. Eta ZIUetan 122 lagun daude, aurreko egunean baino hamabi gutxiago.

Pandemiaren egoera ez da ona, eta kurba nekez apaltzen ari da Hegoaldean. Gaur, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ohartarazi du datuen bilakaerak «arriskua» ekarriko balu Jaurlaritzak ez duela baztertzen urtarrilaren 11 baino lehen neurriak gogortzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.