Bihar Berria-n

Olentzero eta Mari Domingiren sekretua

Zer egin eta nola jokatu haien sekretuari buruzko galdera iristen denean. BERRIAk erreportaje bat kaleratuko du bihar trantze berezi horri buruz. Psikologoek, irakasleek eta gurasoek eman dute euren iritzia.

Olentzero eta Mari Domingi, Donostiako desfilean. FOKU
enekoitz telleria sarriegi
2020ko abenduaren 18a
13:03
Entzun

Mugarri baten eraistea izaten da. Erortze baten kronika. «Existitzen dira?». «Zuek zarete?». Zer egin eta nola jokatu galdera iristen denean. Noiz da garaia? Eta zeintzuk dira zergatiak? Josune Martirena gorputz psikoterapeutak eta Ivan Pico psikologoak eman dituzte galdera eta kezka berrien sorrerari buruzko gako batzuk, eta horien aurrean jokatzeko gomendio batzuk.

Haize Irulegi Andoaingo (Gipuzkoa) Aita Larramendi ikastolako LH4ko irakasleak gai horren inguruan gelan egiten duten lanketa eta izan dituen esperientziak kontatu ditu. Nora Zubizarreta LH4ko haur baten amak azaltzen du nola bizi izan zuten afera duela urtebete, eta baita txikitako bere esperientzia pertsonala ere. Gehienok akordatzen baikara une hartaz.

Egun bereziak dira haurrentzat, eta arraroak ere bai, pandemiagatik. Olentzero eta Mari Domingiren desfileak ez dira ohi bezala egingo, baina egin egingo dira, eta emango dugu horren berri erreportaje batean.

Zinemari dagokionez, Florian Zeller antzerkigilearen lehen filma aztergai: The Father. Alzheimerra duen adindu baten egunerokotasuna azaltzen du, eta Anthony Hopkins antzezleak interpretatu du.

Telesailen atalean, 2020ko telesail onenen errepasoa, eta aurten genero horrek sortu duen interesari eta gertatu den uholdeari buruzko hausnarketa.

Gastronomian, Eneko Atxa sukaldariari elkarrizketa. Bost Michelin izar ditu dagoeneko zornotzarrak: hiru Azurmendi jatetxean, eta bana Enekon eta Lisboan.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.