ezbeharra

Mendizale bat hil da Urko mendian

Segurtasun Sailaren arabera, zorabiatu egin da. Hura suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Gizonezko bat zen, 51 urtekoa.

Gaurko ezbeharreko irudi bat, Urko mendian. @UVRERTZAINTZA
2021eko urtarrilaren 3a
14:14
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 51 urteko mendizale bat hil da Urko mendian (Ermua, Bizkaia), zorabiatu ostean. Goizeko hamaikak laurden gutxi aldera jaso dute deia larrialdi zerbitzuek. Ertzaintzaren mendiko erreskate zerbitzua eta helikoptero bat, suhiltzaileak eta anbulantzia bat joan dira bertara. Gizona suspertzen saiatu dira, baina hantxe hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.