Levante 2-1 Eibar

Ez da nahikoa izan

Eibarrena izan da baloia, baina, Levanteren kontraerasoak gelditu ezinda, ihes egin dio partidak.

Eibarren eta Levanteren arteko partida, atzo. JUAN CARLOS CARDENAS / EFE
2021eko urtarrilaren 11
07:37
Entzun

Levanteren kontraerasorako ahalmena izan zen gakoa atzo. Izan ere, baloia Eibarrena izan zen arren, talde armaginak ez zuen asmatu Valentziako taldea geratzen. Hala, alde jarri zen norgehiagokak ihes egin zion talde gipuzkoarrari. 

Lehen zatian, aukera gutxi ikusi ziren Ciutat de Valencia futbol zelaian. Eibarrek etxeko taldeak baino hobeto hasi zuen partida, baina, denborak aurrera egin ahala, Levante gero eta arrisku gehiago sortuz joan zen. Emaitza, lehen zati berdindu bat, baina ia Aitor Fernandezen eta Dmitrovicen ateetara iritsi gabe. Inuiren jaurtiketa bat izan zen lehen minutuetako aukerarik garbiena.

Golak bigarren zatian iritsi ziren. Levanteren defentsak eginiko huts bat baliatu zuen Inuik Eibar markagailuan aurreratzeko. Eta, jarraian, partida ixteko aukera izan zuen Radojak. Epaileak, baina, baliogabetu egin zuen Dani Gomezen gola. Aukerak sortzen ari zen talde armagina, eta Inuik izan zuen berriz ere aldea handitzeko aukera. Eibar Levante gainditzen ari zenean, baina, etxeko taldea Eibarren areara iristeko gai izan zen, kontraerasoan. Hala, partidan sartu berria zen Melerok markagailua berdintzea lortu zuen: 1-1. Eibar ez zen kikildu, eta baloiaren jabe jarraitu zuen. Beste kontraeraso batek, ordea, Levanteren bigarren gola ekarri zuen. Moralesek sartu zuen etxeko taldearen garaipenaren gola. 

2 - Levante: Aitor Fernandez, Miramón, Postigo (Coke, 80. min.),
Duarte, Clerc, De Frutos (Toño, 86 min.), Radoja, Malsa (Melero, 62 min.),
Morales, Roger (Son, 86 min.) eta Dani Gomez (Sergio Leon, 62 min.).
1 - Eibar: Dmitrovic, Arbilla, Oliveira, Bigas, Rafa Soares
(Kevin Rodrigues, 73 min.), Pozo (Pedro Leon, 83 min.), Diop, Edu Exposito
(Recio, 89 min.), Inui (Quique, 89 min.), Sergi Enrich (Muto, 73 min.) eta Kike
Garcia.
Golak: 0-1, 51 min.: Inui. 1-1, 65 min.: Melero. 2-1, 76 min.: Morales.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.