Bi pertsona atxilotu dituzte Aizarnazabalen agertu zen gorpuarekin lotuta

Urtarrilaren 4an Urola ibaian agertu zen emakumearen ezagunak dira biak. Segurtasun Sailak ez du informazio gehiago eman, epaileak ikerketa sekretupean jarri baitu.

jarraia192162.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2021eko urtarrilaren 12a
15:16
Entzun

Gizonezko bat eta emakumezko bat atxilotu ditu gaur Ertzaintzak, Aizarnazabalen agertu zen gorpuarekin zerikusia dutelakoan. Segurtasun Sailak ez du informazio gehiagorik eman, epaileak aginduta ikerketa sekretupean baitago.

Urola ibaiaren ertzean garbiketa lanak egiten ari ziren langileek topatu zuten Aintzane Pujana Etxeberriaren gorpua urtarrilaren 4an. 32 urte zituen donostiarrak, eta labankadaka hil zuten. Joan den astean hitz egin zuen gaiari buruz Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendariak, eta zehaztu zuen biktimaren azken egunak eta orduak ikertzen ari zirela. Aizarnazabalen bertan ikusi zuten azken aldiz —hainbat hedabideren arabera, herriko landetxe batean igaro zuen Urtezahar gaua—, eta han agertu zen gorpua. Biktimaren bikotekideak urtarrilaren 1ean bertan jarri zuen haren desagerpenari buruzko salaketa.

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak gaur esan duenez, kasuan aurrerapauso nabarmenak eman dira azken hamar egun hauetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.