Ezbeharra

Mendizale bat hil da Usurbe mendian, bihotzekoak jota

Francisco Javier Sarriegi Olano Paxatxo herriko dantza maisu ezaguna da hildakoa. Gaur goizean gertatu da ezbeharra.

jarraia192489.png
2021eko urtarrilaren 19a
19:28
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoari bihotzekoak eman dio, gaur goizean, Usurbe mendian (Beasain, Gipuzkoa). Larrialdi zerbitzuak 10:30ak aldera iritsi dira eremura, baina ezin izan dute ezer egin. 

Hildakoa Francisco Javier Sarriegi Olano Paxatxo da, lau hamarkada baino gehiagotan herriko dantza tradizionalen dantza maisu izandakoa. 62 urte zituen. Aurtzakako kide, ezpata dantza eta soka dantzako maisu eta Igartzako dantzarien kofradiako ohorezko kofrade zen, Goierriko Hitza-k jaso duenez. Herriaren maisua idatzi du Aurtzaka dantza taldeak, Dantzan.eus atarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.