985 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian; egindako testen %8,7

Erietxeetan ere gero eta toki gehiago behar dute gaixoentzat; Osakidetzan, adibidez, azaro amaierako kopuruak gainditu dira.

arantxa iraola
2021eko urtarrilaren 25a
13:53
Entzun

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dute atzo COVID-19a atzemateko egindako proben berri; 11.220 test egin zituzten guztira, eta %8,7 positiboak izan ziren. 985 kasu diagnostikatu zituzten denera. Herrialdeka, kasurik gehienak Bizkaian atzeman zituzten, 426; Gipuzkoan, 243; Nafarroan, 159; Araban, 151.

Erietxeetan ere datuak gora doaz. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman ditu azken datuak horren erakusgarri dira: ospitaleetan 682 gaixo zeuden koronabirusak jota, larunbatean baino 24 gehiago. Azaroaren 24tik ez zen horrelako okupaziorik ospitaleetan. Eta bilakaera argia da Eguberrietatik hona; urtarrilaren 7an 359 paziente zeuden erietxeetan.

Osasun Sailak zabaldu dituen datuei begira, 100.000 biztanleko kasuen intzidentzia metatuari erreparatuta ere, argia da gorako joera: Bizkaian 602,5ekoa da, eta Araban 537,8koa. Gipuzkoa bakarrik geratzen da oraindik 500eko muga horretatik kanpo: 475,5 kasukoa baitu tasa hori. Gasteiz eremu gorrian sartu da, eta han ere, Bilbon bezala, ostatuek itxi egin beharko dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.