Koronabirusa. Krisia

Zazpiehun turismo enpresak baino gehiagok eskatu dituzte Jaurlaritzaren laguntzak jadanik

Ostalarien laguntzak eskatu dituzten erdiei ordaindu zaiela jakinarazi du Javier Hurtado sailburuak.

Bidaia agentzia bat itxita, Gasteizen. JUNAN RUIZ/FOKU
2021eko otsailaren 5a
11:31
Entzun

Hiru egunean turismo alorreko zazpiehun enpresa baino gehiagok eskatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak. Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrolerako saioan jakinarazi du datua. 

Aurreko astean aurkeztu zituen Jaurlaritzak turismoaren sektoreko enpresentzako laguntzak. Guztira, 21 milioi euroko poltsa bat da: 6.000 eta 14.000 euro artean jaso lezake enpresa bakoitzak, langile kopuruaren arabera, eta 20.000 euro bidaia agentzia batek. Asteazkenean ireki zen laguntzak eskatzeko epea, eta otsailaren 23an itxiko da.

Bestalde, ostalarien laguntzei dagokionez, 9.850 eskaera jaso ditu Eusko Jaurlaritzak; abenduaren 10ean amaitu zen laguntzak eskatzeko epea. Sailburuak adierazi du atzo eskaera horien %60 onartuta zeudela, eta 5.000 baino gehiagori ordaindu zaiela jadanik.

Eusko Jaurlaritzak 70 milioi bideratu ditu turismoari, ostalaritzari eta merkataritzari aurre egiteko planera, eta horietatik ia 45 ostalarientzat dira.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.