Koronabirusa

Jaurlaritzak Trebiñuren inguruan duen «utzikeria» salatu du EH Bilduk

Koalizio independentistak esan du azarotik ez dela jakinarazi hango osasun daturik.

Trebiñuko mugarria eta Araba eta Burgosen arteko errepidea. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Edu Lartzanguren.
2021eko otsailaren 7a
12:53
Entzun

Eusko Jaurlaritzak Trebiñurekin duen jarrera salatu du EH Bildu koalizioak, eta azalpenak eskatu ditu Legebiltzarrean. Izurriari aurre egiteko neurrien inguruan «utzikeriaz» aritzea egotzi dio Lakuari Itxaso Etxeberria legebiltzarkideak. Azaldu duenez, «joan zen azarotik ez da inongo daturik eman izurriaren egoeraz, ezta ezarritako neurrien ingurukoaz ere».

Trebiñu Araban dago, baina Burgosen (Espainia) administraziopean. Horrek kontraesan bat sortu du eremuan: izurriaren aurkako borrokan, logikak agintzen du Trebiñun ere Arabarako harturiko neurriak jarri behar direla indarrean —konfinamendu perimetralari dagozkienak, besteak beste—, Arabako eremuz erabat inguraturik baitago. Baina Gaztela eta Leongo Gobernuak joan zen astean agindu zien hango udalerriei Burgoserako neurriak ezartzeko. Horrek egoera «are gehiago zaildu du», EH Bilduren arabera. Horregatik, galdera egin du koalizioak Legebiltzarrean, jakiteko zein den eremu horretako osasun egoera, zer neurri hartu diren eta ea Jaurlaritza Arabako Foru Aldundiarekin, Trebiñuko alkateekin eta Gaztelako agintariekin koordinatu ote den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.