Koronabirusa

Luis Angel Garrido: «Barkamena eskatu nahi dut»

Tabernen irekieraren aldeko ebazpena eman zuen epaileak onartu du jabetu dela bere adierazpenek osasun langileen artean sortutako «atsekabeaz»

arantxa iraola
2021eko otsailaren 15a
11:01
Entzun

«Ikastaro bat egin duten familia medikuak dira»: EAEko Auzitegi Nagusiko epaile Luis Angel Garridok halaxe deskribatu zituen joan den astelehenean epidemiologoak, Radio Popular irratian egindako adierazpen batzuetan. Ondoren, hurrengo egunean, COVID-19aren intzidentzia handieneko tokietan ere ostatuak irekitzeko aukera eman zuen epaia ebatzi zuen, ostalarien elkarteek aurkeztutako helegite bat ontzat jota. Atzetik, soka luze batean, haren hitzen kontrako adierazpenak katigatu ziren aste osoan, osasun profesionalen elkarteenak, batez ere. Gaur, irratian hitz egin du berriz, eta esandakoaren okerraz jabetu dela esan du: «Barkamena eskatu nahi dut».

Esan zituen hitzek osasun profesionalen artean «atsekabea» sortu dutela onartu du, eta «iraintzat» hartu zituztela. «Zorigaiztoko» hitz horiek bere benetako pentsatzeko era ez dutela erakusten adierazi du gaur: «Lan garrantzitsua egiten ari dira pandemia honetan».

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.