'Hitza eta erabakia' lelopean deialdia

Ertzaintza gogor oldartu da Bilbon manifestarien aurka; Joseba Permach atxilotu dute

Lekukoen arabera, oldarraldia oso handia izan da, eta hainbat anbulantzia daude Indautxu inguruan zaurituak artatzen. Gurutze Gorriko erietxera bederatzi bat lagun eraman dituzte, tartean, Pernando Barrena Batasuneko buruzagia. Perrmach eskuburdinekin lotuta eraman dute. Beste lagun bat ere atxilotu dutela baieztatu du Herrizaingo Sailak. Manifestariek suzko barrikadak egin dituzte edukiontziekin eta autoak gurutzatu dituzte. Jendearen elkarretaratzeak eta =i kargak=i nonahi ari dira gertatzen Bilbon erdialdean.

2007ko otsailaren 24a
19:53
Entzun
Garzonek atzo galarazitako leloarekin eta Ertzaintzaren hesia saihestuz Casillatik abiatu da manifestazioa, 18.00ak inguruan. Amnistiaren eta autodeterminazioaren alde jartzen zuen pankartan.

Indautxu partean zirela, istiluen kontrako ertzain ugarik bidea itxi diete. Halaber, manifestazioaren amaieran beste ertzain talde batek hesia ezarri du. Horren aurrean, lurrean eseri dira manifestariak. Lehen lerroan zegoen Joseba Permach Batasuneko mahaikidearena zuzendu dira, eta manifestazioa galarazita zegoela jakinarazi ondoren aurrera jarraituz gero desobedientzia delitua egingo luketela esan diote. Halaber,identifikatzeko eskatu diote. EHNA eman die Permachek.

Ika-mika horretan zebiltzan bitartean, Ertzaintza manifestarien aurka oldartu da. Lekukoen arabera, oso karga oso gogorra izan da: jende asko ikusi dute kolpeekin, askok jaso dituzte pilotakadak, eta une batean kez beste da inguru guztia. Hainbat anbulantziak hurbidu behar izan dute Indautxu ingurura zaurituak artatzeko.

Gainera, oldarraldiaren nahasmenean, Joseba Permach Batasuneko mahaikidea atxilotuta eraman dute. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak beste lagun bat atxilotu dutela ere baieztatu du, baina ez du nor den jakinarazi.

Aurretik ere izan dira liskarrak. Izan ere, atzoko galarazpena saiheste aldera herritar talde batek gaur egindako deialdiari erantzunez, 16:45etarako Ertzaintzaren zazpi furgoneta zauden Aita Donostia plazan. Leku horretatik 17:30etan zen abiatzekoa manifestazioa.

Esan bezala, dezente lehenagotik Ertzaintzaren presentzia handia zen Aita Donostia plazan, eta 17:00ak inguruan izan dute lehen enfrentamendua manifestaziorako bildutako jendearekin. Alde egiteko eskatu diete ertzainek, eta ezezkoaren aurrean, borrarekin joaz sakabantu dute jende talde bat. Autonomia kalean hesia jarri dute, baina, hala eta guztiz, gero eta jende gehiago joan da biltzen: batzuek Aita Donostia plazan, eta beste batzuek Casilla inguruan.

Azkenean, ibilbildea aldatu eta Areiltza Doktorearen kaletik abiatu da manifestazioa, Autodeterminazioa. Aministia jartzen zuen pankartaren atzetik. Besteak beste, Permachek eta Txutxi Ariznabarreta LABeko komunikazio arduradunak zeramaten. Esan bezala, handik metro batzuetara Ertzaintzak bidea eragotzi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.