Gertakaria

Bere etxean eskopeta batekin lubakitu den gizon bat hil da bart Gasteizen

Hildakoaren bikotekideak deitu dio Ertzaintzari, gizonak bideo baten bidez mehatxatu egin duelako. Polizia gauerdia baino lehentxeago sartu da etxean, eta gorpua topatu du. Bere buruaz beste egin duela dirudi.

Bi ertzain Gasteizen, artxioko irudi batean. DAVID AGUIR / EFE
2021eko otsailaren 20a
09:31
Entzun

Bart gauean, Gasteizen, gizon bat hil zen bere etxean, ustez, bere buruari tiro bat jota. Gaueko hamarrak aldera hasi zen mugimendua Foronda kaleko etxearen inguruan: arratsaldeko zazpietan hildakoaren bikotekideak salaketa jarri zuen Ertzaintzan gizonak mehatxatu egin zuelako bideo baten bidez, eta Poliziak iristean etxean lubakitu zen hildakoa eskopeta batekin.

Gizonak hainbat ordu eman zituen etxean, bakarrik, bere buruaz beste egingo zuela mehatxatuz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Bitarte horretan tiro bat edo beste ere jo zuen. Azkenean, Ertzainak gauerdia baino lehentxeago sartu ziren etxebizitzara, eta gizonaren gorpua topatu zuten. Autopsiaren emaitzen zain daude, baina bere buruaz beste egin zuela dirudi.

Emakumeak Ertzainei erakutsitako bideoan hildakoa ageri da eskopetarekin emakumeari mehatxuak eginez. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.