Gertaera

Zortzi edukiontzi erre dituzte Getxon

Getxoko zenbait eremutan erre dituzte edukiontziak. Oraindik ez dute inor atxilotu gertakari horiekin lotura izan dezakeelakoan.

Erretako edukiontzietako bat, Kasune kalean. BOMBEROS BIZKAIA
2021eko otsailaren 25a
09:27
Entzun

Bart goizaldean gertatu da. Guztira, zortzi edukiontzi erre dituzte, eta, Segurtasun Sailaren arabera, Getxoko (Bizkaia) zenbait eremutan eragin dituzte sute horiek.

Gertaera 04:30 inguruan izan da; izan ere, bizilagun batzuek SOS Deiak larrialdi zerbitzuetara deitu dute, Gaztelumendi, Kasune eta Aldapa kaleetan hainbat edukiontzi sutan zeudela jakinarazteko. Abisu hori jasotzean, suhiltzaileak bertaratu dira eremu horietara, suteak itzaltzera. Dirudienez, ez da kalterik izan inguru hartan aparkatuta zeuden ibilgailuetan.

Iturri jakin batzuen arabera, oraindik ez dute inor atxilotu gertakari horiekin lotura izan dezakeelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.