Koronabirusa

Agerraldi bat atzeman dute Santa Marina ospitalean

Orotara, sei baheketa egin dituzte, eta solairu bat itxi dute.

Santa Marina erietxea. OSAKIDETZA
Irati Urdalleta Lete.
2021eko martxoaren 1a
19:03
Entzun

COVID-19ren agerraldi bat atzeman dute Bilboko Santa Marina ospitalean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldu duenez, duela hamar egun eman zuen positibo pertsona batek, baina ez dute zehaztu guztira zenbat diren.

Agerraldi bat dela jakinarazi berri dute, eta hainbat neurri hartu dituzte aurre egiteko: hiru baheketa egin dituzte gaixoen artean, bi langileen artean eta bat bosgarren solairuko laguntzaileen artean; bosgarren solairua itxi egin dute, baita garbitu eta desinfektatu ere; eta kontaktu estuei berrogeialdia ezarri diete. Osasun Sailak ziurtatu duenez, baheketen eta kontaktu estuen jarraipenaren bidez lortu dute positiboak identifikatzea.

Agerraldia eragin duena COVID-19aren zer aldaera den ere aztertuko dute. Gainera, Osasun Sailak nabarmendu du neurriak hartzen jarraitzeko asmoa dutela.

Txertaketen harrabotsa

Orain COVID-19aren agerraldia bada ere Santa Marina ospitalean ezinegona sortu duena, txertaketak eragin zuen harrabotsa urtarrilaren amaieran. Izan ere, Eduardo Maiz Bilboko Basurtu ospitaleko zuzendariak eta Jose Luis Sabas Santa Marina erietxekoak dimisioa eman zuten, Osakidetzak ezarritako protokoloa bete ezĀ eta COVID-19aren aurkako txertoa jarri zutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.